Ikastaroen eskaintza zabala eta anitza Altsasun

Guaixe 2013ko irailaren 12a

Emakumeen Bilguneak, ludotekak, Intxostiapunta gazteria zerbitzuak, kirol eskolek, Zelandi kiroldegiak eta Kultura Zerbitzuak eskaintzen dituzteAltsasuko Udalak ikasturte berrirako ikastaroen eskaintza zabala prestatu du ikasturte berrirako. Hain zuzen ere Emakumeen Bilguneak, ludotekak, Intxostiapunta gazteria zerbitzuak, kirol eskolek, Zelandi kiroldegiak eta Kultura Zerbitzuak eskaintzen ditu aipatu ikastaroak.Izena ematekoIzena ematea zabalik dago irailaren 20ra arte, www.altsasu.net web gunean, 012 telefonora deituta edo Intxostiapunta gazteria zerbitzuan. Ikastaroen ordutegiak, prezioak, arautegia eta beste jakiteko aipatu tokietara jo behar da. Bestela, Altsasuko Udalak etxez-etxe banatu duen triptikoan topa daiteke informazio osoa.Hobariak errenta txikiendakoFestetako adinduen bazkariarekin eta kirol eskolen matrikularekin egiten den moduan, Altsasuko Udalak errenta txikiak dituzten herritarrei hobariak emanen dizkie kultura eta berdintasun sailetako ekimenetan izena ematean. Altsasuko Udalaren asmoa da hobarien sistema hori sail guztietara zabaltzea eta pixkanaka ari dira horretan.Errenta aitorpenaren arabera, hobariak emateko lau multzo ditu udalak: 4.000 euro arteko errentak dituztenak; 7.500 eurora arteko errentak dituztenak; 15.000 euro artekoak eta azken kopuru hori baino handiagoko errentak dituztenak.Emakumeen Bilguneak antolatutakoakIkastaroak: Joste lanak, lentzeria, zeramika artistikoa, etxerako konponketak eta eho-ziriak. Tailerrak: Hizketaldi literarioak, heltzeko plazerra, autoezagutza eta garapen pertsonala eta autodefentsa: errespetua lantzeko tailerra.LudotekaHaurrendako ludoteka eskaintza: 2009-2006 artean jaiotakoak, 2005-2001 artean jaiotakoak eta 2010-2013 artean jaiotakoak.Intxostiapunta Gazteria Zerbitzuak antolatutakoakIrri tailerra, sexualitatea, kosmetika naturala, suakaldaritza (ahogozoak partekatzen), blogger-a; wordpress-a, psikobalet I, psikobalet II eta gaikako foroak. Horretaz gain, gazte-txokoa urriaren 4tik aurrera hasiko da lanean.Kirol eskolek eskainitakoakYoseikan budo, taekwondoa, gimnasia erritmikoa, saskibaloia, areto futbola, futbola, atletismoa, pilota, tenisa, irristaketa, multikirola...Zelandi kiroldegiak eskainitakoakIgerileku estalian: Helduendako igeriketa (aurreratua), helduendako igeriketa (hastapena), gazteendako igeriketa, aquagym leuna, aquagym, aquagym igerileku handian, jaioberriendako igeriketa eta haurren igeriketa (txano txuria, txano horia, txano laranja, txano berdea eta txano urdina).Lehorrekoak: mantentze soinketa, soinketa leuna, Pilates leuna, Pilates aurreratua, Pilates, Aero dance (helduak), gaur egungo dantzak (6-9 urte), gaur egungo dantzak (10-16 urte), Power Pump, Indoor zikloa, Indoor Zikloa junior (13-16 urte), dantza latinoak, dantza latinoak aurreratua, Swiss Ball (euskaraz), yoga, kirol anitza (2006-2007), kirol anitza (2008-2009) eta sabel dantza. Kultura zerbitzuak antolatutakoakIortiako Antzerki Tailerra.