Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joseba Salegi zinema zuzendari altsasuarrak herriko liburutegian utzi du idatzi duen gidoiaren azken bertsioa. La Tecla Rota izenburua duen testua nahi duenak irakurtzeko aukera du. Salegik irakurri ondorengo iritziak jasotzea eskertuko luke, irakurleen ekarpenak kontuan izaten ari baita. Hala egin du dagoeneko gidoia irakurri duten ehun pertsona ingururekin. Udaberrian Salegik Olatzagutiko kultur etxean gidoi-foruma antolatu zuen herriko irakurle taldearekin.