Altsasuk txistulariak omenduko ditu

Guaixe 2013ko irailaren 13a

Baina omenduak izan aurretik garai batean bezala goizez txistua joko dute. Eguerdiarekin batera, atzera ere, kioskora igoko dira. Ezkila-joleak urteko azken ezkila errepika haiei eskainiko diete.Altsasuko herriak, udalaren bidez, bere ttunttuneroak omenduko ditu gero. Atabala eta txistua jo duten 43 gizon-emakumeei udalak zapi bana jarriko die. Gainera, Enrike Zelaiak armonizatutako Altsasuko Zortzikoaren partitura txukun bat oparituko zaie. Egiteko horretan Zelaiak Cruz Mari Martinez (txistu melodia), Juan Pablo Urizar (danbolin erritmoa), Josetxo Lumbreras (atabalaren erritmoa), Olatz Garde (musika kopista) eta Maite Goikoetxea (bertsoen ortografia) izan du.Bukatzeko 37 gizonek eta 6 emakumeek "historiako Zortziko ozenena" joko dute. Herriarendako musikarien omenaldi horretan jende guztiak dantzatzea egokia litzatekeela uste dute antolatzaileek.Omenduak Atabalariak (10)Jose Urizar (1935), Luis Delfrade (1936), Patxi Goikoetxea Askorbe (1947), Angel Aldasoro (1951), Juan Manuel Herrero (1953), Tomas Martinez (1958), Pedro Jimenez (1959), Josetxo Lumbreras (1965), Javi Herrero (1981) eta Asier Urizar (1987)Txistulariak (33)Candido Arnanz (1931), Carlos Luis Casteig (1934), Jokin Kampion (1936), Joakin Gares (1939), Cristobal Lanz (1943), Mikel San Roman (1943), Rafael Goñi (1945), Estaban Martinez (1947), Sebastián Larrion (1950), Mertxe Iradi (1951), Antxon Zubiria (1952), Cristobal Bergoetxea (1952), Juan Jose Zelaia (1953), Andres Bengoetxea (1953), Isabel Rubio (1953), Margari Iglesias (1953), Satur Leoz (1955), Cruz Mª Martinez (1955), Mikel Zelaia (1955), Juan Cruz Bengoetxea (1956), Migel Gonzalez (1956), Juan Pablo Urizar (1958), Santiago Albiztur (1959), Patxi Goikoetxea San Roman (1960), Karlos Sanchez (1963), Jesus Irisarri (1969), Silvia Núñez (1975), Erkuden Zeberio (1978), Cristina Larrea (1985), Josu Mendizabal (1986)Oier Albiztur (1991), Goizargi Bengoetxea (1994) eta Imanol Lobo (1998).Ez dauden ttunttuneroek ere aipamen berezia jasoko dute (16)Eugenio Diaz, Ramon, Domicio eta Fernando Delfrade anaiak, Pedro Rubio, Isidro Zornoza, Alfonso Casteig, Jose Andres Sánchez, Dionisio Bengoetxea, Jose Ramirez, Maite Lanz, Jaime Larrion, Raimundo Galarza, Juan Mari Guajardo, Janari Latienda eta Esther Irisarri.Esker onez Euskal Herriarekin gehien eta hobekien identifikatzen den musika tresna da txistua. Altsasun bere protagonismoa nagusi izan da tradiziozko dantza folklorikoetan, eta kasurik gehienetan ez da ote beste musika instrumenturekin interpretatzea. Dantza altsasuarren artean nabarmenena den Zortzikoa, adibidez, txistua, danbolin eta atabala ez diren beste instrumentu batzuekin ez da jo ofizialki.Benetako altsasuar txistulari-multzo batek denboran zehar bere jarduna garatu du, bere parte hartzearekin urteko egutegiko festa garrantzitsuenak protagonizatuz. Horregatik, aurtengo festetan, Altsasuko Udalak, herri guztiaren izenean 50 txistulari altsasuar baino gehiagori omenaldi beroa eta merezitakoa eskainiko die. Omenaldi xumea, baina maitasunez eta esker onez beteta, musikaren eta dantza tradizionalaren bidez gure nortasun zeinuak bere horretan mantentzeko egin dutenagatik.Enrike Fernandez de Garaialde Lazkano Zelaia