Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, Altsasuko festetako herri bazkariaren ondorenFesten aitzakiarekin Haize Berriak bandak makina bat altsasuar haiek jotako doinuak kantatzen jarri ditu. Oraingoan "zailagoa oraindik" proposatzen dute: "Altsasuko herriak berak egin dezala ikuskizuna. Aulkitik altxatu dadila eta bere dantzekin Sakanako banda lagundu dezala". Horretarako, aurreko edizioetan kantariak bazituen, oraingoan dantza maisu altsasuarrak izanen ditu aldamenena bandak.Musika omenaldiaHaize Berriak bandak konposatzaileei lanak enkargatzeko ohiturarekin segitzen du. Biharkoan Altsasun bizi den Karlos Sanchez Ekiza konposatzaile iruindarrak sortu duen obra mustuko du Sakanako bandak: Juantxo Hermoso. Ezizen horixe zuen Juan Goikoetxea Zelaia altsasuarrak eta hari eskainitakoa da obra. "Eskaini digun alaitasunagatik eta herri-musikan utzi digun arrasto aberatsagatik" sortu da pieza berri hori, "bertan biltzen baita Juantxo Hermosok jo eta hainbeste maite izan zuen herri-musika".Goikoetxeak saxofoi altua jotzen zuen eta bandatik adierazi dutenez, "altsasuar guztiendako, musikari bikaina, gizon aparta, xumea, XX. mendeko juglarea, bere behatzetan kalitatea, alaitasuna, irudimena eta doinua biltzen zituena". Altsasuko festetan, erromerietan, ferietan eta herrian sarritan jai-giroari lekua egiten zitzaion bakoitzean jotzen zuen Goikoetxeak.Bere inguruan Altsasuko musikari hoberenak zituen, batzuk musika-munduan ospetsuak izanen zirenak. Musikarekin Altsasuko Fundizioan lan egiten baino diru gehiago aterako zutela zioten. Han-hemenka utzi zituen bere musika aztarnak eta horrela etorri zen Gautxori orkestra, Altsasuko eta inguruetako herritarren gozagarri izan zena.Errepertorioa Obra Egilea InterpreteaJuancho Hermoso Karlos Sánchez Ekiza Granada Agustin Lara Marcos GalarzaPaquito Chocolatero Gustavo Pascual Falcó Gorka AzpilicuetaLyric Waltz (de la Jazz Suite nº 2) Dimitri Shostakovich FaluMerengue Picante Jerome Thomas Sergio Polka Pik Herrikoia Clarin de Fiestas Maestro Turrillas. Jubilatu elkarteko abesbatzaSee you later Alligator Bill Haley y Los Cometas Sevi Jalisco nunca pierde Lorenzo Barcelata Herrero BrothersDeba Pablo Sorozabal Zortzikoa, fandango eta arin arin Herrikoia