Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa. FinalakGazteak, buruz buru: Bakaikoa 13 - Errandonea 1822 urtez azpikoak, lau t´erdian: Olano 18 - Agirre 9Nagusiak, binaka: Artola-Tolosa 19 / Urbieta II-Peñas 22Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) antolatutako 44. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren igandean Altsasuko Burunda pilotalekuan. Pilotazaleek final ikusgarri eta lehiatuez gozatzeko aukera izan zuten, gazteen mailan eta nagusien mailan bereziki. Sari emate ekitaldian SDAko Pablo Lopez Colina eta Florencio Aiestaranek, Altsasuko alkate Garazi Urrestarazu eta kirol zinegotzi Ruben Imaz eta Nafarroako Pilota Federazioko Pablo Lopez de Goikoetxea aritu ziren. Gazteen lehia ikusgarria izan zen. Bakaikoa etxarriarra aurreratu zen hasieran, 6-1, baina Errandonea erantzuten hasi zen, 9-7ra gerturatuz, eta partidari buelta eman zion, 13-18 gailenduz. 22 urtez azpikoetan, aldiz, Olano izan zen jaun eta jabe hasieratik. 18-9 gailendu zen Agirreren aurrean. Bukatzeko, nagusiek sekulako partida eskaini zuten, eta laurak aritu ziren ongi. Hasieran Artola eta Tolosa gipuzkoarrak aurreratu ziren, baina Urbieta II.ak eta Peñasek 12-19 aurreratzea lortu zuten. Partida irabazita zutela zirudienean, 19ra berdintzea lortu zuten Artolak eta Tolosak, sekulako emozioa jarriz, baina, azkenean, 19-22 irabazi zuten Urbieta II.ak eta Peñasek.