Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuk 84. Altsasuko Txirrindularitza Proba hartu zuen igandean, Sociedad Deportiva Alsasuak antolatutakoa. Altsasukoa Euskaldun Torneorako baliagarria zen azken proba zen, erabakiorra. 120 txirrindularik hartu zuten irteera eta 89 iritsi ziren helmugara, Altamira hirutan eta Lizarraga bitan gainditu ondoren. Taldetxo bat batuta iritsi zen Altsasura, baina Lizarte taldeko Rafael Marquezek erasoa jo eta proba irabazi zuen, Jon Pardori segundo bat aterata. Rural Kutxa talde sakandarreko Migel Angel Benito 5.a izan zen, 11 segundora. Lizarte izan zen probako talde onena, eta Lizarte taldeko Higinio Fernandezek lortu zuen Euskaldun Torneoa irabaztea. Lizarte tartea izan zen, beraz, jaun eta jabe. "Higinioren lidergoa mantentzeko Mitxelena kontrolatu behar genuen, bera lehen 4 postuetan sartuz gero berak irabaziko bailuke Torneoa, eta alde horretatik lasterketa eroa izan da: ihesaldiak sortu ditugu, aurrean egoten saiatu... oso pozik gaude garaipena eta Torneoa lortu izanagatik" adierazi zuen Marquezek.