Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau urtetik behingo hitzorduari hutsik egin gabe, bertan da XVI. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Hilaren 29an hasiko da eta abenduaren 15ean despedituko da, atzera ere, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n. Tarte horretan 14 saio jokatuko dira. Haietan 43 bertsolari neurtuko dira. Eta haiei lana jartzen 14 gai-jartzaileko talde bat ariko da. Epaileak, berriz, 16 izanen dira. Txapelketak hiru sailkapen fasetan banatuta dago: kanporaketak, finalaurrekoak eta finala. Aurreneko fasean sei kanporaketa jokatuko dira eta horietako bakoitzean dozena erdi bertsolari ariko dira. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko dahurrengo fasera; eta puntu gehien batzen dituzten hamabiekin osatuko da finalaurrekoetara pasatuko den taldea. Aurrera 18 bertsolarik eginen dute eta haiei azken txapelketako sei finalistak batuko zaizkie. Finalean, azkenik, zortzi izanen dira neurtuko diren bertsolariak. Altsasuko kanporaketan Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira ariko dira bertsotan. 15 bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte, horrela banatuta: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso eta kartzelako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.Sarrera Sarrerak Bazkideak Gazteak*Kanporaketak 10 7 4Finalaurrekoak 13 10 5Finala 30 21 6Bonoak ** 65 45 25Finaleko bazkaria 20Finaleko autobusa 12*Gazteak, 16 urte artekoak (16 barne)** Bonoak ez du finalerako balioSaioetarako sarrerak aurrez internet bidez bakarrik erosi ahal izanen dirawww.bertsosarrerak.eu atarian. Dagoeneko salgai daude kanporaketa guztietarako eta finalerako sarrerak. Finalaurrekoetarako sarrerak urriaren 14tik aurrera egongo dira salgai. Finalerako sarrerak, autobus eta bazkari txartela Internetez ez ezik, herri askotan salmenta puntuak izanen dira finalerako sarrera, autobus eta bazkari txartelekin. Salmenta puntuen zerrendawww.bertsozale.com atarian kontsultatu ahal izanen da.Txapelketa internetenElkarren osagarriak diren bi webgune ditu aurtengo Bertsolari TxapelketaNagusiak. Bata, www.bertsozale.com Bertsozale Elkartearen webgunea eta bertan Txapelketa Nagusiak azpiatal berezia du. Bestea, www.bertsoa.com: Bertsolaritzaren interneteko telebista da, Bertsozale Elkarteak eta Librean kooperatibak elkarlanean egiten duten ataria.Euskalduntzearekin elkarlanaEuskaltegietako ikasleak Txapelketako saioak ikustera animatu asmoz txapelketako saioak jarraitzeko ikastaro didaktikoak eskainiko zaizkie. Horretarako, Bertsozale Elkartea honako euskalduntze erakunde eta euskaltegiekin ari da elkarlanean.