LABek Sunsundeguiko langile ohi baten heriotza salatu du

Guaixe 2013ko irailaren 18a

Bihar, osteguna, 19:30ean, Altsasuko Foru plazatik manifestazioa abiatuko da, Patronala hiltzailea leloarekin.  Ostiralean, 12:00etan, Iruñean, CENen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du LABekBere buruaz beste egin zuen atzo Sunsundeguiko langile ohi batek, J.P. (45 urte). LABetik samina eta elkartasun adierazi diete hildakoaren familia, lagun eta lankideei. Hildakoa LABeko afiliatua zen eta Sunsundeguiko hauteskunde sindikaletan LABeko zerrendetan aurkeztu zen. Sindikatu abertzaletik jakinarazi dutenez, zendua 2010eanbeste hainbat lankiderekin enpresatik kaleratua izan zen, urtera bueltatzeko aukerarekin, eta hala egin zuen. LABetik azaldu dutenez, Sunsundeguin akordio bat zegoen eta haren arabera Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) gehiago izanez gero urte beterako kaleratutako langile haiek balizko espedientean azkenak izanen zirela, langabezia prestazioaren erdia baino gehiago erabilia zutelako. "Akordioak jasotzen zuenaren kontrara, 2013ko apirilean, berriro kaleratu egin zuten beste 40 lagunekin batera".  LABek orduan jazarpen sindikala salatu zuen, enpresan babes gutxien zuen sindikatua izan harren kaleratutako langileen erdia bere afiliatuak zirelako. Sindikatuak salatu duenez, gaur egun enpresan 50 langile berri baino gehiago ari dira lanean, guztiak Aldi Baterako Lan Enpresen bidez. IrakurketaLABeko kideendako heriotza hori ez da kasu isolatua. LABek salatu duenez, "lan erreforma guzti-guztiek langileen kaleratzea erraztu dutela. Etxegabetze bakoitzaren atzean lanpostua galdu duten pertsonak daude". Langabeek murrizketen ondorioz gero eta prestazioak txikiagoak dituztela eta prekarietatea gero eta hedatuago dagoela nabarmendu duKapitalaren eskutik etorri diren erreformen eraginez milaka eta milaka herritar lur jota geratzen ari direla salatu du LABek. Murrizketek babes soziala deuseztatzen ari dela nabarmendu dute... "Ondorioz gaixorik dago gizartea, hain gaixorik, ezen herritar askok beren buruaz beste egitea erabakitzen dutela". Heriotza horren aurrean patronalak eta gobernu neoliberalak salatu ditu LABek. "Ahaztu egiten dute zenbaki bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela, bizi proiektu bat. Kaleratzea edo kaleratze mehatxua da une honetan lan zentroetan erabiltzen ari diren mehatxu nagusiena".  Sindikatutik azaldu dutenez, zenduaren kasua "ez da krisi garai hauetan, ez enpresa horretan, ezagutu dugun bakarra".