Sunsundegiko langile ohiaren heriotzaren salaketa kalean

Guaixe 2013ko irailaren 20a

LAB sindikatuak deituta atzo 300 bat pertsonak manifestazioa egin zuten asteartean bere buruaz beste egin zuen Sunsundeguiko langile ohiaren heriotza salatzeko. Sindikatuko Sakanako arduradun Gaizka Uhartek akaberan adierazi zuen "patronalak eta kapitalistak dira zulo beltz honetan sartu gaituztenak: etxe kaleratzeak, kaleratzeak, prestazioen agortzeak Altsasun eta Euskal Herrian ehunka hildako izatea ekarri du. Kapitalismoak hil egiten du". Inguruan egoera latzean jenda asko dagoela gaztigatu zuen Uhartek; "hau aldatzen ez bada, heriotza gehiago etorriko dira". Hildakoak sindikatuari egindako ekarpena eskertu ondoren adierazi zuenez, "gure omenaldirik onena antolatzea eta borrokan jarraitzea izanen da".