Behin behineko aparkalekua osasun etxe ondoan

Guaixe 2013ko irailaren 23a

Altsasuko Udalak ibilgailuendako aparkalekua eginen du Constantino Salinas osasun etxearen ondoan. Altsasuko Dendarien Elkarteak halako azpiegitura baten beharraz gaztigatu zuen udala hainbatetan. Hirigintza Batzordean aztertu ondoren, osasun etxe ondoko aukeraren alde egin zuen udalak. Lurren jabe diren Alzate eta Arregi eraikuntza enpresekin hitzarmena lortu du udalak, eta behin behineko aparkaleku bat eginen du han. Udal langileek 1.975 metro karratuko orubea prestatuko dute ibilgailuendako. Lanek 21.780 euroko aurrekontua izanen dute.