Zelandiko itxitura berrituko du udalak

Guaixe 2013ko irailaren 23a

Altsasuko Udalak 61.014, 9 euro bideratuko ditu eskola publikoko itxitura berritzeko. Horreatarako udalak hiru langile kontratatuko ditu. Lan hori Hezkuntza Departamentuak 2006. urtean egin behar zuen, eskola handitzeko eta egokitzeko lanen hitzarmenean hala jasoa zegoelako. Baina ez zuen egin. Altsasuko Udalaren asmoa da eskola handitzeko lanengatik departamentuarekin duen 160.000 euroko zorra negoziatzea eta txikitzea. Lan horiekin batera ikastetxe publikoko teilatua igarazkaitzeko ere zenbait konponketa eginen ditu udalak. 143.021,45 euroko aurrekontua dute lanek eta departamentuak 6.456,92 euroko laguntza eman du.