Gazteguneko ateak zabaltzear

Guaixe 2013ko irailaren 30a

Etzi zabalduko ditu ateak, atzera ere, Intxostiapunta gazteguneak. Erakineko ateak zeharkatzera ausartzen diren gazteak ikasteko gela, entseatzeko gelak, ziber gela, wifi gunea eta sukaldea opatuko dituzte. Horrekin batera, eskaintza zabala tailer eta ikastaroetan, maileguak eta bestelakoa. Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak gazteak Intxostiapuntaz gozatzera animatu dituzte. OrdutegiaAsteazkenetik domekara eta jai egunetan, 17:00etatik 21:00etara.