Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren 20an Altsasuk bere ganadu feria hartuko du. Aurten ez da Auritz arrazako zaldien lehiaketarik izanen. Horren ordez, Altsasuko Udalak bertako zaldien feria indartzea erabaki du. Abeltzainei parte hartzea erakarriagoa egiteko hainbat neurri hartu ditu Altsasuko Udalak. Alde batetik, sarietako diru kopurua handitu egin du eta, bestetik, sariak 3 maila izatetik 5 izatera pasatu dira. Ferian parte hartu nahi duten abeltzainek Altsasuko udaletxean izena eman behar dute. Lastailaren 9ra arteko epea dute. Feria behar bezala antolatua izateko gehienez ere 70 buru onartuko dira. Abeltzain bakoitzak gehienez 7 buru aurkeztu ahal izanen ditu, 2 buru maila bakoitzeko. Dieta moduan abeltzain sakandarrek buru bakoitzeko 60 euro jasoko dituzte. Sariak 1. 2. 3. Hazitarako zaldi onena 170 100 70Behor onena, pottorik gabe 170 100 70Behor onena, pottoarekin 170 100 70Potto eme onena 170 100 70Potto ar onena 170 100 70Feriako onena 170