Ratioak mantentzean, ez da murrizketarik Txirinbulon

Guaixe 2013ko irailaren 26a

Irailean familia gehiagok matrikulatu dituzte haien seme-alabak Txirinbulo haur eskolan eta, beraz, aurreko ikasturteko hiru unitateak mantenduko dira. Hiru hezitzaile eta zuzendaria ariko dira lanean. Nafarroako Gobernuak eta Altsasuko Udala dira eskolaren finantziazioaz arduratzen direnak. Matrikula jaitsi zela eta foru administrazioak ezarritako ratioak betetzen ez zirenez, udan alarma piztu zen udalean eta Txirinbuloko guraso elkartean. Nafarroako Gobernuak murriztu eginen zuen diru-laguntza eta hezitzaile bat gutxiago izanen zen haur eskolan. Udaleko Ongizate Batzordeak gaia aztertu eta adostasunera iritsi ziren, urte bukaerara arte hezitzaile bat kontratatzea eta haren soldata udalak eta gurasoek erdibana ordaintzea. Neurri hori bertan behera utzi zuten atzoko udal bilkuran, batzordeko buru Unai Hualdek azaldu digunez.