Swiss ball euskaraz Altsasun

Guaixe 2013ko urriaren 1a

Helduek kirola euskaraz egin ahal izateko aukera zabalduko du Altsasuko Atabo enpres publikoak. Horrela, swiss ball ikastaroa eskainiko du Atabok Altsasuko Labaderon, baldin eta dozena bat lagunek izena ematen badute.Swiss ball-ak ariketa fisikoak egiteko baliatzen diren baloi puzgarriak dira. Ariketa horiek gorputzaren jarrera aldatzeko balio dute eta onuragarriak dira, batez ere, bizkarrarendako. Swiss ball astelehenetan (19:30etik 20:25era) eta asteazkenetan (18:30etik 19:25era) eskainiko da, Labaderon. Izena emateaAltsasuko Zelandi kiroldegian (948 562 786). Zelandiko bazkideek 64,40 euro ordaindu beharko dituzte kuota bakoitzean eta bazkide ez direnek 90,10 euro. 4 kuota dira guztira.