Mendien Kluben eguna hartuko du igandean Altsasuk

Guaixe 2013ko urriaren 4a

Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako 11. Mendien Kluben eguna Altsasuk hartuko du. "Goazen denok mendira" lelopean, igandean izanen da, lastailaren 6an. Helburua Nafarroako mendizaleak bildu eta ibilbide eder baten ondoren egun pasa polita egitea da. Dantzaleku Sakana klubeko mendi sekzioa antolatuko da egunaren antolaketaz, hainbat klub eta babesleren laguntzarekin. Bi ibilaldi egiteko aukeraDantzaleku Sakana klubak bi mendi ibilaldi antolatu ditu, guztiek, helduek eta haurrek, parte hartzeko aukera izan dezaten. Bi ibilbideak goizeko 9:30ean abiatuko dira Altsasuko Foru Plazatik. Baso Itxitik Urdiaingo igerilekuetara iritsi ondoren, bi aukera daude, bata luzeagoa, eta laburragoa bestea. Salsamendira oinezko martxa izango da lehena, luzeena, (21,2 km). Urdiaingo igerilekuetatik Intsusburura (957,1 m) igotzea izango da lehenengo erronka. Gero, Salsamendi, Aitzarte, San Pedro eta Santa Luzia Sakanetik barna Dantzalekura heltzeko. San Pedrotik eta Baso Itxitik plazara helduko da ibilbidea. Bigarren ibilbidea laburragoa da, 10 km ingurukoa. Urdiaingo igerilekuetatik barna Araniara ailegatuko da eta San Pedrotik eta Dantzalekutik pasa eta gero, Baso Itxin sartuko da, bertatik plazara joateko. Antolatzaileek mendizaleei pintxo txistorra eta salda eskainiko diete Foru plazan. Autogestionatutako bazkariaGero, mendizaleak Zelandi frontoian bilduko dira bazkaltzera. Talde bakoitzak bere bazkaria emango du. Aldiz, antolakuntzak edaria, ogia, kafeak eta likoreak eskainiko ditu, eta baita bazkaria girotzeko musika ere. OmenaldiakDantzaleku Sakanak 3 altsasuarrei errekonozimendua eginen die igandean, mendizaletasuna bulkatzeagatik eta mendizaletasunaren inguruan lan egiteagatik. Mendi ibilaldien hasieran izanen da omenaldietako bat, eta bazkalondoan bestea.