Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pausoz pauso autogestioaren aztarna utziz leloa aukeratu du Altsasuko Gazte Asanbladak (AGA) gaztetxearen 23. urteurrena ospatzeko. Okupazio efemeridea bihar beteko da eta, hori dela eta, asteartean martxan jarri zen egitaraua. Sexualitateari buruzko mahai-ingurua izan zen. Herenegun, AGAko kideek asteroko batzarra plazan egin zuten eta atzo ontto bilketa egin zuten gaur afaldu ahal izateko eta pintxo-potea ere izan zuten gaztetxean. Astebururako AGAko kideek gauza gehiago antolatu dituzte. Hala ere, Herrira mugimenduarne kontrako ekitaldia dela eta AGAko kideek prest zuten egitaraua aldatzea erabaki dute. Gaurkoa mantendu eta bihar eguerdian etxajua botako dute, okupazioaren 23. urteurrena gogorarazteko. Ondoren gosaria izanen da eta poteoan ariko dira AGAko kideak. 15:30ean Bilborako autobusa hartuko dute. Handik bueltan giro paregabea ziurtatu dute, guateke eta guzti. Kalderete txapelketa beste baterako utzi dute, hori bai. Egitaraua Lastailak 4, ostirala 17:00etan Haurrendako jolasak (ginkana, txokolatada, puzgarria...)21:30ea Afaria gaztetxean. 23:30ean Hutsun, txalaparta ikuskizuna.