Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lastailaren aurreneko egunean adinduen nazioarteko eguna ospatzen da eta egun seinalatu hori baliatu zuen La Union jubilatu eta pentsiodunen elkarteak bazkide eguna ospatzeko. 597 bazkideetatik 160 izan ziren mahaiaren inguruan bildu zirenak. Bazkal burukoekin batera iritsi zen 90 urte dituzten bazkideak omentzeko txanda: Silvina Esteban, Victorina Fernandez, Primitiva Galan, Cristina Sueskun, Felisa Mendia, Silverio Beraza eta Mª Angeles Letona.Aldi berean, Nafarroako Kutxa fundazioak diamantezko ezteiak bete dituzten ezkonkideak omendu zituen: Trinidad San Roman eta Miguel Miguez eta Paka Uribe eta Francisco Perez. Urrezko ezteiak bete dituzten senar-emazteak ere omenduak izan ziren: Francisca Santano eta Esteban Diaz, Saturnina Martinez eta Roman Vazquez, Priscila Matea Berenguer eta Domingo Claver, Amelia Carabias eta Justino Iguzkiza, Benilda Irigoien eta Jose Mazkiaran eta Felisa Herrera eta Emilio Boulandier.