Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean 948 korrikalarik hartu zuten irteera Orreagan, Donejakue bidetik barna Zubirira heltzeko helburuarekin (21,5 km). Horietatik 927 iritsi ziren helmugara, Gabriel Garin buru zela (1:18:34). Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak lan bikaina egin zuen eta 25.a iritsi zen helmugara (1:27:09). Emakumezkoetan Laura Sola gailendu zen (1:31:29). Bestalde, ekainaren 29an Ordizian jokatutako 13. Joxetxo Imaz Memoriala (10 km) Abdelhadi Habassa nagusitu zen (31:07). Israel Arbizu 39.a izan zen (36:29).