Kolonbiako gatazka Askapenaren eskutik

Guaixe 2013ko urriaren 11

Walter Agredo, Kolonbiako preso politikoen elkartasunerako taldeko kidearen hitzaldia antolatu du gaurko Askapenak. Erakunde internazionalistak Inperialismoa hondoratu arte, €uropa astinduz leloa duen dinamikaren barruan dago kokatua hitzaldia. Amerika kontinentearen bigarren konkista bat eman dela salatu du. 90. hamarkadaz enpresa transnazionalak izan dira birkonkista hori egin dutenak. Askapenak Europako enpresa horien "jardun inperialista" salatu eta "jatorrizko herrien borrokak eta bigarren eta egiazko independentzia baten alde borrokan ari diren herriak babesteko" deiak antolatu ditu.