Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Makina bat sakandar tartean zirela, Burunda pilotalekua errimaren jokoko lehiaketa nagusiko lekuko izateko lepo bete zen. Bertsolari bakoitzaren zalegoa hasieratik nabarmendu zen. Saioari dagokionez, serio ekin zioten bertsolariek eta aurrera egin ahala umoreari ere heldu zioten. Zortziko txikiarekin izan zen hori. Puntuka ere bertso politak entzun ziren. Aurretik, emandako gaiei heltzeko zailtasun batzuk izan zituzten zenbaitek. Beñat Gaztelumendi Arandiak, gainontzeko bost bertsolarien modura, kartzelakoan eman zuen onena. Gaztelumendi da zuzenean hurrengo fasera pasa den bertsolaria. Baina Altsasuko kanporaketako maila ikusita, gutxienez, Jexus Mari Irazu Muñoak, Xabier Silbeira Etxeberriak eta Unai Agirre Goiak aurrera egiteko aukera dute. Akaberan, bertsolari bakoitzak Altsasuko alkatearen eta Sakanako hainbat eragileren eskutik oroigarri bana jaso zuten. SailkapenaBeñat Gaztelumendi 695,5Jexux Mari Irazu 666,5Xabier Silveira 652,5Unai Agirre 650,5Erika Lagoma 622,5Oihane Perea 602