Etxeko lanak nola banatu?

Guaixe 2013ko urriaren 15a

Altsasuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Bateragarritasunaren aldeko Altsasuko III. Itunak eta Altsasuko ludotekak "Lana, familia eta bizitza pertsonalaren bateragarritasuna. Erantzunkidetasuna eta etxeko lanen banaketa" izeneko tailerra antolatu dute urriaren 25erako. Gurasoei eta interesatu guztiei zuzendutako tailerra da eta Altsasuko ludotekan eskainiko da, 15:00etatik 16:30era. Eguneroko bizitzan kezkatzen gaituzten gaiak aztertzeko aukera bikaina eskainiko du tailerrak. Izena ematekoOndoko telefonora deitu behar da, 948 467 662 telefonora, lastailaren 21era arte. Dohainik.