Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko ferietan pilota partida profesionalak ziren jokatzekoak igandean. Baina Altsasuko Udaletik kanpoko arrazoiak direla medio, bertan behera gelditu da pilota jaialdia. Horren ordez, igandean, 17:30ean, Altsasuko Foru plazak Gizon proba jaialdia hartuko du. Bi talde lehiatuko dira, Urretxu eta Berrobi. Talde bakoitzak 20 minutuko epea izango du lan egiteko, jarritako pisua mugitzeko. Bestalde, Ibarrako nesken taldeak erakustaldia egingo du.Gurean gizon eta emakume probak ez dira ohikoak, eta horregatik herri kiroletan zerbait desberdina ikusteko aukera polita eskaintzen digute Altsasuko feriek.