Altsasuko feriak objektibotik

Guaixe 2013ko urriaren 18a

Igandean eginen den feria eguneko argazki onenak saria izanen du. Baldin eta egileak Altsasuko Mendigoizaleak taldeak antolatutako argazki rallyan parte hartzen badu. 28. edizioa da aurtengoa eta aurrekoetan bezala, edozeinek parte hartu dezake. Baina 50en muga jarria dute. Argazkilari interesatuek www.altsasukomendigoizaleak.com atariaren  bidez edo egunean bertan talderen egoitzan (Erkunden, 8) eman dezake izena 9:00etatik 11:00etara. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, haurrek 5. Altsasuri buruzko bi argazki, feriako lau eta argazkilaria identifikatzen duen beste bat aurkeztu ditzake lehiaketara. Argazkilariek kamera digital bakarra erabili beharko dute. Bere memoria hutsik egon beharko du eta JPG formatuan gehienez ere 50 argazki egin ditzake. Gainera, ezin daitezke argazkiak borratu. Bere lanak antolatzaileen egoitzan 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko ditu, bestela e-postaz, hilaren 25a baino lehen. Sariak Helduak1. Bilduma hoberenari 200€ eta trofeoa2. bilduma hoberenari 120€ eta trofeoa3. bilduma hoberenari 90€ eta trofeoaHaurrak1.Bilduma hoberenari trofeoa eta saria.2.bilduma hoberenari trofeoa eta saria3.bilduma hoberenari trofeoa eta sariaKlasifikatu gabeko bazkideari trofeoa. Feriaren Argazki hoberenari trofeoaErakusketaBildutako argazkiak azaroaren 9tik 18ra arte Altsasuko da Iortia Kulutr Gunean ikusgai izanen dira. Argazki emanaldia eta sari banaketa azaroaren 9an eginen da, 19:30ean Iortia Kulutr Gunean.