Europako Txapelketak: Hodei Mazkiaran 12.a keirinean

Guaixe 2013ko urriaren 21a

Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketak jokatu dira asteburuan Apeldoormeko belodromoan, Herbehereetan. Hodei Mazkiaran txirrindulari altsasuarra finalerdietarako sailkatu zen, eta azkenean 12.a sailkatu zen keirinean. Espainiako selekzioak zilarrezko domina bat eta bi brontzezko lortu ditu.