Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo jende asko erakarri zuen Altsasuko feriak. Udalak bertako zaldien feria indartzea erabaki zuen eta horretarako ibarreko abeltzainei 60 euroko laguntza ematea. Hala, 69 zaldi eta behor bildu ziren Ferialeku kalean. Han izan ziren bitartea epaimahaikideek aztertu zituzten. Nagusiek sariak jasotzeko animaliek lagunduta joan behar izan zuten Foru plazako kioskora, halako paseotxoa eginez. 1.870 euro banatu ziren saritan.Horretaz gain, salerosketa mugimendua izan zen artisau produktuen eta ohiko azokan. Urteroko hitzorduari huts egin ez ziotenak argazkilariak izan ziren. Altsasuko Mendigoizaleak-ek antolatutako rallyan 46k parte hartu zuten. Inauteri Batzordeko kideak, bestalde, txistorra eta gazta pintxoak, ardoa eta salda saldu zituzten. Aurten ez zen mikologia erakusketarik izan. Sariak Hazitarako zaldi onena 1. Milagros Ramosena. 2. Javier Lanzena. 3. Vicente Arozena.Behor onena, pottorik gabe1. Javier Arraizarena. 2. Martin Ezkurdiarena. 3. Iñaki Larrearena.Behor onena, pottoarekin 1. Javier Agirrerena. 2. Antonio Aldasororena. 3. Patxi Legarrarena.Potto eme onena 1. 1. Iñaki Larrearena. 2. Patxi Agirrerena. 3. Sagrario Aranoarena.Potto ar onena 1. Vidente Ollokiegirena. 2. Patxi Legarrarena. 3. Gorka Imazena. Feriako onena Sendo, Milagros Ramos lakuntzarrarena.