Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko kirol instalazioak kudeatzen dituen Atabo udal enpresak azaldu duenez, hasi berri den 203-2014 ikasturtean kirol ekitaldietan izena eman dutenen kopuruak %5 egin du gora Altsasun. Guztira 781 inskripzio egin dira, aurreko ikasturtean baino 40 pertsona gehiago. Horietatik 16 abonatuak dira eta 24 abonatu gabekoak.Bestalde, udako kanpainaren balorazio positiboa egin dute Atabotik. 2012an bazkideen kopuruak behera egin zuen eta aurtengo udako kanpainari esker Zelandiko bazkideak 1.813ra igo dira, aurreko urtean baino %5,46 gehiago. Gainera, uda sasoian Dantzalekuko igerilekuen erabilera eta saldutako bono eta sarreren kopuruak ere gora egin du. Kanpainaren helburua erabiltzaileen kopurua handitzea zen eta ez diru sarrera gehiago lortzea. Horretarako, abonu eta sarreren prezioa izoztu ziren eta Madrilgo Gobernuak inposatutako BEZaren igoera, %8tik %21era, bere gain hartu zuen Atabok. Atabotik adierazi dutenez, "Sakanak, eta bereziki Altsasuk, duen egoera ekonomiko larria kontuan hartuta, hazkunde hau are esanguratsuagoa da". Eskaintza berriakZerbitzua indartu eta zabaltzeko konpromisoarekin, Atabo fisioterapia eta elikadura zerbitzuak jartzeko azterketak egiten ari da.