Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Choni flamenko konpainiak umorez betetako antzezlana ekarriko du bihar, larunbatean, Altsasura: La gloria de mi madre. Flamenko tradizionalaren munduan nabarmentzen hasi den bailaora baten amaren istorioa kontatzen du antzezlanak. Gloriak, dantzariaren ama, bere alabarengan proiektatzen ditu berak gaztetasunean bete ezin izan zituen amets guztiak, eta umorez betetako egoerak sortuko ditu. Flamenko tradizionalaz gozatzeko aukera emango du antzezlanak, umorearekin tartekatuz. Zalantzarik gabe, eta flamenkora gerturatuz, larunbat arratsalde bikaina pasatzeko plana. Sarrerak salgai daude Altsasuko Iortia Kultur Gunean bertan edo www.iortiakultura.com web gunearen bitartez egin daiteke sarreren erosketa. SinopsiaGloria flamenko munduan nabarmentzen hasi den dantzari edo bailaora baten ama da. Gloria oso gaztetan izan zen ama eta garaiko ohiturak zirela eta, ezin izan zen espektakuluaren munduan aritu, berak nahiko lukeen moduan. Orain, bere alaba laguntzen eta bere ondoan egoten disfrutatzen du Gloriak, alabari aholkuak ematen eta alaba babesten. Finean, bere amets eta ilusio guztiak alaban proiektatzen ditu eta hamaika egoera eta nahasmen sortuko ditu. Ikuskizun honetan flamenko tradizionalak, antzerkiak eta humoreak bat egiten dute. Antzezlan arrakastatsua da eta estreinatu zenetik Choni flamenko konpainia ez da gelditu. Fitxa teknikoaZuzendaria: Estrella Távora.Aktoreak: Asunción Pérez "Choni", Juanjo Macías, Alicia Acuña eta Raúl Cantizano.