Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastetxeko curriculumean ingurumen praktikak txertatu eta ikastetxearen kudeaketan energia aurrezte eta eraginkortasun irizpideak gehitzeko asmoz, Sagrado Corazon ikastetxea Eskola Jasangarriak ekimenean parte hartzen ari da. Bere hezkuntza komunitate guztia ari da horretan parte hartzen: irakasle, ikasle, familiak eta ikastetxeko langileak. Hezkuntza Departamentuak tailerren bidez irakasleak trebatu eginen ditu eta bestelako jarduerak izanen dira ikasleei zuzenduta. Bestalde, Ingurumen Baliabideen Nafarroako Zentroak ingurumen proiektuetan aholkularitza eta bultzada emanen dio ikastetxeari. Sagrado Corazonen konposta egiten eta argindarra sortzen eskarmentua badute aurretik.