Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Ernaik 15 urtetik 26 urte bitarteko gazteen kezken inguruko diagnostikoa egin du. Horretarako, ideia ezberdinak dituzten eta giro ezberdinean mugitzen diren hainbat gazteen iritzia jaso zuen udan. Inkesta bete dutenen %70,8 emakumeak dira, eta %29,2 gizonezkoak. Diagnosi horren arabera, Altsasuko gazteriaren kezka nagusia sozioekonomia da (%77). Haren atzetik dago errepresioa. Gazteei kezka sortzen dien beste gaiak ondokoak dira: gazteriaren pasibotasuna, euskararen erabilera eskasa, hezkuntza sistema, etxebizitza, droga kontsumoa, emakumeen egoera, ekologia eta abar. Aipatu ekarpenekin 2013-2014 ikasturterako plangintza osatu du Altsasuko Ernaik eta eragile ezberdinekin elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute. "Altsasun bizi eredu berriak eraikitzea eta askatasunean bizitzea dugu oinarri, eta, gogotsu, guztion artean lortuko dugula uste dugu" dio Ernaik, gazte guztiei lanean segitzeko deia eginez.