Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Teatro Paraisok Belgikako Guimbarde Antzokiarekin batera sortutako ikuskizuna 3 eta 6 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduta dago domekako emanaldia. Kri kra kro ikuskizunak unibertso delikatu bat deskribatzen du; hartan bizitza irudien edertasunaren eta aktoreen jokoen kalitatearen bidez adierazten den.Taula gainean bi pertsonaia izanen dira. Irudiz eta soinuez beteko den eremu ezezagun batetik eginen dute bidaia, umeen pareko jakin-minarekin. Azken batean, txikienei mundua aztertzeko eta gozatzeko dela adieraziko zaie, ez bakarrik ikusteko. Belgikan, Frantzian, Italian eta Irlandan ikusi dute ikuskizuna.