Erosketak saria ekar dezake

Guaixe 2013ko azaroaren 4a

Denda txikiek euren irabaziak %30-40 artean jaitsi dira. Kanpaina enpleguari eusteko pizgarria izan nahi duHaien dendetako produktuak: teknologia berriak, elikagaiak, bidaiak eta hainbat sorpresa dituzten bost saski. Guztira 4.000 euro zozketatuko ditu Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) abenduaren 4an. Zozketan parte hartzeko azaroan ADEko dendaren batean erosketa egitea besterik ez dago, horren truke zozketarako txartela jasoko dute. "Azarokotea ahalegina da. Ez gehiago saltzeko, lanean segitzeko, dendako atea zabalik mantentzeko baizik". Halaxe azaldu dute kanpaina aurkezpenean izan diren Yoli Fernandez de Garaialde Lazkanok (Txikitxo), Alberto Angianok (Txartel), Miren Ainhoa Alvarezek (Optika Sakana), Ibone Prietok (La Cigüeña) eta Estibalez Asensiok (Asensio). Alvarezek adierazi du ekonomi krisia gogor jotzen adi dela dendak: "salmentak ikaragarri murriztu dira. %30 eta 40 artean. Denden ataria zabalik mantentzeko jendea aurrezkietatik tiratzen ari da, krisia noiz pasako zain. Beste batzuk itxi egin dute". Horregatik, Alvarezek azaroa, Altsasurendako eta Sakanarendako ona izatea espero du. Elkarteko buru Alberto Angianok dei egin du azalera handiko merkatal guneak baztertzera: "gauza bera eta hobe dute Altsasun. Pertsonalizatutako arreta eskaintzen dugu, lagundu, gomendatu eta aholkatu egiten dugu; produktuak aldatzeko arazorik ez dago eta erraztasunak ematen ahalegintzen gara". Alvarezek ikerketa baten datuak eman ditu merkataritza txikiak azalera handiek baino lau aldiz handiago dela enplegua, eta kontratuen egonkortasuna eta soldata hobea dela. Elkarlanerako deiaGaur egun 30 establezimenduk osatzen dute ADE, duela urte bat baino zazpi gutxiago.  Batzuk itxi eta besteek baja eman dute, azaldu digute. Hala ere, elkartuta indar gehiago dutela sinisten dute ADEn, horregatik, dei egin diete Altsasuko dendei elkarteko kide egiteko: "eskualdeko txikikazko merkataritzan ari diren dendak elkartzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun, ekintza eraginkorrak eta adierazgarriak egin ahal izateko". Elkarteak egun Altsasuko dendak biltzen badituzte ere, Sakanako dendak bazkide egitea begi onez ikusiko lukete: "izena aldatzeko prest gaude".  Zenbat eta gehiago izan orduan eta indartsua izanen direla azaldu dute. "Horrela kontsumoaren deslokalizazioari bizkorrago aurre eginen diogu". Elkarri laguntze horretan Facebook-en profila sortu dute (Comercio y empresas de Sakana) 521 kide dituenak. Han Ibarreko denda eta enpresen berri ematen da. Herrietako kontsumoa bulkatzea du helburu. Horretaz eta Azarokoteaz gainera, aurten udaberrian stock azoka eta udan komertzio eguna antolatu zuen ADEk. KideakArkatz liburu-denda, Asensio moda, Bar Il Padrino, Botique Ekin, Carnicería JJ Aldasoro, Deportes Lezea, Electricidad Ramos, Fruteria Cristina, Gorosti Decoración, Iker Kirolak, Izara, Joselen moda, La Cigüeña, Larka emakumea-gizona, Lasa kirolak, Mari Carmen, Marigorri Lenceria, ML moda hombre, ML moda mujer, Muebles Santa Cruz, Óptica Navarra, Optika Sakana, Relojería Joyería Norte, Sare calzados y bolsos, Tu Tienda Especial, Txartel kopia, Txikitxo eta Xagu informatica.