EHEko bi kideri etxeko atxilo-aldia

Guaixe 2013ko azaroaren 4a

Azaroaren 23an eta 24an Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileko bi kide etxeko lokalizazio iraunkorra bete beharko dute. Horren berri gaur emanen dute, baina sakandarrak prentsaurreko horretan parte hartzera deitu dituzte. Zigor horrez aparte, EHEko bi kideek aurretik 6.000 euroko isuna ordaindu zuten. Hizkuntza paisaia euskalduna aldarrikatzeko 2011ko azaroan kalera atera zen EHE. Bi kide identifikatuak izan ziren eta 16 seinale ezabatzea leporatu zieten. Joan zen urteko irailean egindako epaiketan bi seinaleren garbiketa kostuak ordaintzea eta bi eguneko lokalizazio iraunkorreko zigorra jarri zieten.