Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurtik 29ra, astegunetan, 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara Altsasuko Iortia kultur guneanYolanda Arnedoren ikasleen erakusketa gaurtik aurrera bisitatzeko aukera izanen da. 45 bat ikasleren lanak izanen dira ikusgai. Dekorazio-artea izanen da nagusi erakusketan. Pasta edo paperarekin taula edo oihal gainean sortutako testurak oinarri hartuta koadroak, ispiluak eta beste izanen dira ikusgai. Baita harria imitatzen duten eskulturak, teila apaingarriak, zaharberritutako altzariak, bisuteria eta abar. Birziklatze asko ere.Arte Ederrak ikasketak eginak ditu Yolanda Arnedok. Haiek despeditu ondoren diseinu munduan sartu zen. Makina bat urte daramatza dekorazio-artea erakusten, azken bostak Altsasun. Sortzaile askoren lanak direnez erakusketa jende asko bisitatuko du, aurreko urteetan bezala.