Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastetxe publikoko teilatuan zenbait konponketa lan egin ondoren, aste honetan Altsasuko Udalak kontratatutako hiru langileak Zelandi eskolako itxitura berritzen hasi dira. Lanak obra bukatu arteko kontratuarekin udalak hartu dituen hiru langile ari dira egiten. 61.014, 9 euro bideratu ditra eskola publikoko itxitura berritzeko.Lan hori Hezkuntza Departamentuak 2006. urtean egin behar zuen, eskola handitzeko eta egokitzeko lanen hitzarmenean hala jasoa zegoelako. Baina ez zuen egin. Altsasuko Udalaren asmoa da eskola handitzeko lanengatik departamentuarekin duen 160.000 euroko zorra negoziatzea eta txikitzea.