Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasiera batean fiskaltzak hilketa saiakeragatik sei urteko espetxe zigorra eskatzen bazuen ere, eskaera jaitsi eta aldeen arteko akordioa lortu zen. Horren arabera, 25 urteko M.V.C.O. altsasuarrari bi urteko espetxe zigorra eta hiru urtean biktimarengandik 200 metrora ez hurbiltzeko agindua jaso du. Aldi berean, eragindako zauriengatik 658 euro eta ondorioengatik 3.000 euro ordaintzera zigortua izan da gaztea. Aurrekaririk ez duenez, ez da espetxean sartuko.Gertaerak joan den urteko garagarrilaren 21ean, 6:00etan izan ziren. Gauean zehar hainbatetan elkarren kontra egin zuten bi gazte berriro opatu ziren. Zigortua izan denak besteak eskuan zuen botila hartu eta harekin aurpegian jo zion. Botila hautsi eta lepoan zazpi cm-ko zauria egin zion. Hiru egunez ezin izan zuen bere ohiko bizimodurik egin eta hamar egunetara sendatu zen. Sudurrean eta lepoan orban bana gelditu zaizkio.