Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Mendigoizaleak ferietan antolatutako argazki rallyan 46 pertsonak parte hartu zuten. 28. edizio honetako argazki onenak ikusteko aukera izanen da bihar, Iortian proiektatuko baitituzte. Horren ondoren, sari banaketa eginen da. Gainera, argazki lehiaketara aurkeztutako lanak Gure Etxea eraikinean ikusgai izanen dira, astelehenetik aurrera aste batez.