Emakumeendako autodefentsa ikastaroa

Guaixe 2013ko azaroaren 11

Nor bere burua defendatzeko eta errespetua lantzeko tailerra da Emakumearen Bilguneak antolatu duena. Izena ematen dutenek Cristina Lizarragarekin gizonak emakumeak baino indartsuagoak diren ustea mito bat dela ikasiko dute. Aldi berean, emakumeak egoera baztertzaileetan zergatik dauden azaltzearekin batera, emakumearen inguruan eraikitako rolak eta haren biktima paperari buelta emanen dio Lizarragak. Horrekin batera, tailerrera doazenak deseroso sentiarazten dituzten egoeretan errespetua eskatu eta indarkeria prebenitzeko hartu beharreko jarrerak landuko dituzte. Azkenik, lau eguneko saioen ondoren, partaideekin elkarrenganako laguntza sustatzen duen gunea sortu nahi da. 15 plaza daude ikastaroan eta dagoeneko 5 beteak daude. Izen emateaHots egin 948 564 823. Dohainik. 16 urtetik gorakoendako ikastaroa da. Azaroak 25Ikastaro hori, hilaren 22an eta 24an Iortian emanen den La bicicleta verde eta hilaren 25ean eginen diren ekitaldiak Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko egunerako Altsasuko Udalak antolatu duen egitarauaren barruan dago.