EAJk bere egoitzatik ikurrina lapurtu dutela salatu du

Guaixe 2013ko azaroaren 13a

Altsasuko Bakea kalean duen egoitzatik ikurrina kendu egin dute aurreko egunetan. Horretarako masta makurtu dute. Lapurreta gogor gaitzetsi du Altsasuko EAJren Udal Batzordeak: "egon daitekeen tokitik ikurrina desagerraraztea abertzaletzat jotzen garenon sinbolo baten kontrako erasoa da". Jeltzaleek haien egoitzako ikurrinarekiko errespetua eskatu dute. "Sinbolo hori dagoen tokitik dagoela desagerrarazteko egindako erasoa da lapurreta". EAJren egoitzatik ikurrina lapurreta Altsasuko Udalak Espainiako bandera udaletxean jartzera behartzen duen epaia bete baino egun batzuk lehenago gertatu da. 90 hamarkadaz geroztik ez zegoen udaletxean.