Feriak ikusgai

Guaixe 2013ko azaroaren 14a

Larunbatean banatu zituen Altsasuko Mendigoizaleak taldeak ferietako rally argazkiko sariak. Lastailaren 20an jokatu zen 28. edizioan 46 parte-hartzaile izan ziren. Helduen mailan aritu ziren 40 argazkilarien artean Lizarrako Ivan Martinezendako izan zen saria. Soraluzeko Carlos Cosek eta Urretxuko Carlos Mediavillak bigarren eta hirugarren sariak eskuratu zituzten. Bazkide onenaren saria Fernando Bengoetxearendako izan zen eta Altsasuko bilduma onenarena Josu Dorronsororendako.  Haurren mailan dozena erdi argazkilari aritu ziren. Aurreneko saria Josune Imaz olaztiarrak eskuratu zuen. Mendillorriko Mikel Urdinek eta Iruñeko Egoi Martinezek osatu zuten podiuma.