Nafarroako sei enpresa, tartean Triman, Keniako Espainiako enbaxadore Bramwel W. Kisuyarekin eta KEPSA (Kenia Sector Provate Alliance) Carole Kariukirekin bildu ziren. Keniarekin enpresa horiek izan ditzaketen komertzio erlazioak aztertu zituzten bileran. Enpresetako ordezkariek haien jardunaren berri eman zieten keniarrei. Haiek, bestalde, inbertitzeko arrazoiak, finantzazio bide posibleak azaldu eta dituzten beharrak nabarmendu zituen (eraikuntza, energia, errepideak, aireportuak, portua, ureztapena, ura, hondakin kudeaketa eta abar). Topaketa Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak antolatu zuen. Erakunde horrek eta KEPSAk hitzarmena aurki sinatuko dute bi herrialdeen arteko merkataritza erlazioak arintzeko. Kenia Afrika hegoaldean dagoen merkataritza libreko eskualderako atea izan daitekeela ere nabarmendu dute Ganberatik.