Eguberrietan, atzera ere, bateragarritasun programa izanen da

Guaixe 2013ko azaroaren 14a

Opor garaietan badira lana eta familia ardurek seme-alaben zaintza uztartzea zail egiten zaien etxeak. Haiei zuzenduta antolatu du Altsasuko Udalak Dibertigarria, Bateragarria eskaintza. 3 eta 12 urte arteko (2001. urtetik 2010.urtera, biak barne) neska-mutilak zaintzeko zerbitzu bat da. Eskarmentua duten aisialdiko begiraleen  ardurapean garatuko da programa.Etxeko txikiek jolas, jarduera eta tailerren bidez oporrak lagunekin pasatzeko aukera izanen dute abenduaren 23,24,26,27,30 eta 31n eta ilbeltzaren 2,3 eta 7an. Gurasoek bi ordutegi dituzte aukeran: 8:30etik 13:30era (33 euro) edo 11:00etatik 13:30era (17 euro), Altsasuko Udal Ludotekan.Izen emateaAzaroaren 20tik 27ra izanen da, 012 telefonora hots eginez. BateragarritasunaEdonork bere bizitza eta lana egokitasunez garatzeko aukera. Fenomeno hau ez da norberaren arazoa, ezta soilik emakumeena ere, inplikazio nabarmenak baititu gizartean, familietan eta enpresetan.Pertsonak lagundu eta zaintzeko lanik gabe gizarteak ezin duela bizirik iraun onartu behar da bateragarritasuna lortzeko. Bateragarritasunaren aldeko Udal Ituna. Altsasun, 2006tik.