Ospa! Herri Mugimenduak gaur, ostiralean, herri batzarra deitu du. Iortia Kultur Gunean izanen da, 19:00etan. Batzarraren helburua hurrengo hilabeteetarako plangintza eztabaidatzea eta zehaztea izango da.Egoera errepresiboak salatzeko instantzia berria eskuraErrepresioaren Aurkako Udal Komisioan herrian gertatutako egoera errepresibo guztiak jaso eta dokumentatzeko beharra ikusi zen. Hori ahalbidetzeko instantzia berri bat sortu da Altsasuko Udalean. Horrela, hemendik aurrera Udaleko web orrian zein bulegoetan instantzia hori jasotzeko aukera izanen da.Ospa! Herri mugimenduak altsasuarrei dei egiten die gertaera errepresibo bat sufritu edo ikusten dutenean, instantzia berri horren bidez Altsasuko Udalean erregistratu dezaten, ondoren aipatu komisioan eztabaidatu eta neurriak hartu ahal ditzaten. Ospa! mugimendutik adierazi dutenez, azken aste hauetan lau herritarrei isunak iritsi zaizkie, bakoitza 450 eurokoa, "baimenik gabeko mobilizazioetan parte hartu omen dutelako". Mugimendutik ere gehitu dute GAR-eko kontrol batean beste bizilagun bat "oso modu bortitzean" tratatua izan zela. Horregatik, batzar eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute eta egoera errepresibo guztiak Altsasuko Udalean salatzeko eskaera egin dute.