Artean dantzan

Guaixe 2013ko azaroaren 15a

Dantzaz konpainiako dantzariek Arte-an ikuskizuna duela bi urte aurkeztu zutenean adierazi zuten: "artean lan egiten jarraitzen dugu". Eta kultur erakundeak eutsi dio. Baina tarteko gauza gehiago ere baditu konpainiak. Ikasketak bukatu eta mundu profesionalera salto egin nahi duten dantzariek osatzen dute konpainia eta Iparraldearen eta Hegoaldearen artean ere badaude.Hiru atalKonpainiak hasieratik ezagunak diren lanak ditu. Haietako biren koreografiak ikusteko aukera izanen da bihar Altsasun. Programak hiru atal ditu. Aurrena, Earth apples, Itzik Galili koreografo israeldarrak egina da, Mercedes Sosaren musika duena. 2008an Lursagar izenarekin mustu zuten hori. Orduan zazpi gizonezkok dantzatu zuten, bihar, berriz, 5 emakumezko eta bi gizonezko ariko dira. Bigarrena, A place between, Eslovakiako Lukas Timulak koreografoarena da, eta Santaolalla, Hauschka eta Arvo Parten musika du. Gizakiak esperientzi, egoera eta leku berriak bilatzeko duen grina da abiapuntua, une iragankorrak aztertzeko.Azkenik, programa Galiliren beste koreografia batek ixten du, Flash deluxe. Horrek Paskal Indo eta Percossaren musika ditu. Indarra eta maisutasuna nahasten dituen lan horrek, gainera, Donibane Lohitzuneko konpositore eta Labeque ahizpen ohiko kolaboratzailea den Paxkal Indoren danbor eta txalapartaren melodia sortzailea du oinarri. Indok Donostiako danborradari keinu txiki bat egin zion.Fitxa teknikoaZuzendaritza: Filgi ClaverieZuzendari artistikoa: Adriana Pous OjedaDantzariak: Ane Anza Mendizabal, Emmanuel Dobby, Nuria Gimenez, Anna Jirmanová, Patricia Langa, Hugo Mercier, Guillermo Millán, Daniel Navarro, Marina Scotto.Bonoak Dantza taldeetako kideek sarrerak merkeago eskuratzeko aukera izanen dute. Altsasuko Udaleko Kultura Sailak bi eskaintza egin ditu: 10 sarrera 70 euroren truke erosten duenak beste sarrera bat dohainik jasoko du eta 15 sarrera erosten dituenak, sarrerako 6 euro ordainduko ditu (%25eko deskontua) eta sarrera bat opari.