Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasun bizi den Carlos Rivera margolariak gaur, 19:30ean, erakusketa mustuko du Madrilen, Orfila galerian. Construcciones izenburua eman dio erakusketari. Oihal gainean kokatutako egur zati margotuekin osatutako koadroak dira Riverak ikusgai jarriko dituenak. Hiru dimentsioetako eraikuntza horiek Madril aldirietan bukatu gabe dauden eraikinetan dute sorburua.