Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izanen da azaroaren 25ean. Horren harira, Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak zinema emanaldia antolatu dute. Solo mia filma proiektatuko dute. Bat bateko amodioaren ondorioz ezkondu egiten den bikote bat da protagonista. Baina denborarekin emakumeak gizonaren tratu txarra jasotzen hasiko da.