EHEko kideen etxeko espetxealdia prestatzen

Guaixe 2013ko azaroaren 19a

Larunbatean eta domekan epaileak jarritako zigorra Gure Etxea eraikinean beteko dute Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileko bi kidek. Haiei sostengua adierazteko eta Altsasun zein Euskal Herri osoan euskaraz bizi nahia ozen zabaltzeko egitaraua prestatu da. Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi leloa du egitarauak. Itxialdiak irauten duen bi egunetan Gure Etxea eraikinean lo egiteko gonbitea luzatu dute EHEtik.Altsasuko EHEko Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda etxeko lokalizazio iraunkorrera eta isun ekonomikoa ordaintzera zigorra beteko dute horrela hurrengo asteburuan. Ezabatu eta Euskaraz Bizi dinamikaren baitan Foruzainek identifikatu ondotik jaso dute isun hori.  EgitarauaAzaroak 19, asteartea19:30ean Pankartak egiteko tailerra Gure Etxea eraikinean. Azaroak 21, osteguna19:30ean Triki-poteo informatzailea. Azaroak 22, ostirala19:00etan Elkarretaratzea. 20:00etan Pintxo-potea Gure Etxea eraikinean. 22:30ean Izan egin eragin dokumentalaren proiekzioa. 00:00etan Itxialdiaren hasiera. Azaroak 23, larunbata14:30ean Bertso bazkaria. 18:30ean Euskaraz bizitzeari zigorrik ez! Ezabatu eta euskaraz bizi! manifestazioa. 20:00etan Pintxo-potea. 23:00etan Kinadaren kontzertua eta ondoren karaokea. Azaroak 24, igandea12:00etan Komunikazio tailerra. 17:00etan Hitzaldia: desobedientziatik intsumisiorantz: bide bat. Hizlaria: Eneko Garaialde. 19:00etan Elkarretaratzea. 00:00etan Itxialdiaren akabera.