Altsasuarrek Espainiako banderaren inposizioa salatu du

Guaixe 2013ko azaroaren 18a

Ostegunaz geroztik Espainiako bandera Altsasuko udaletxean dago. Hainbat altsasuarrek emandako prentsaurrekoan adierazi zuten bandera hura "espainiar inperioaren sistema <> isla" izanen dela. Gaineratu zutenez, "Marca España-ren inposizioaren parte baino ez da, non espainiar ikurraren bidez, edozein mugimendu independentista blokeatu nahi duten".Espainiako banderaren inposaketaren atzetik beste batzuk badatozela nabarmendu zuten. Eta adibide gisa, besteak beste, hizkuntza edo Wert Legea jarri zituzten, "hezkuntza sistema zein ikasle guztiak espainolizatzen lagunduko duena". Agerraldian bildu ziren altsasuarrek adierazi zutenez, "Marca España-k arlo guztietako murrizketak dakartza eta sistema publikoa suntsitu nahi du". Eta gaineratu zuten aipatu markaren atzean "ustelkeria, langabezia, inposatzeak eta abar baino ez daude". Altsasuar taldekoek gaineratu zutenez, "Nafarroan sinbolo espainiarrak inposatzen dizkiguten bitartean, gureak defendatzeagatik kriminalizatu eta kondenatzen gaituzte, sinbologia frankistaz betetako eraikin, estatua, ikur eta hainbat sinboloen daudenean". Agerraldian adierazi zutenez, "guk gure ikurrak aldarrikatzen ditugu, gure hizkuntzan zein sinboloetan oinarrituta".