Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Saskibaloi Taldeak (CBASK) hasi du denboraldia. Altsasuko Saskibaloi Taldeko 5 talde ari dira lehian, ondoko kategorietan: emakumezkoen senior mailan, emakumezkoen junior mailan, gizonezkoen kadete mailan, emakumezkoen haurren mailan eta gizonezkoen minibasket mistoan. Bestalde, Irurtzungo klubak talde bat du lehian emakumezkoen minibasket mistoen mailan. Emakumezkoen senior mailako 2. maila autonomikoan Altsasu CBASK SF taldeari 41-71 irabazi zion Gazte Berriak Verde taldeak. Gazte Berriak Blanco taldea da liderra (12+6) eta Altsasu CBASK 9.a da (5-5). Larunbatean Liceo Monjardin taldearen kontra ariko da CBASK (20:00etan). Emakumezkoen junior mailan, 2. maila autonomikoko 2. Multzoan Oberenari 17-27 irabazi zion Altsasu CBASK-ek. Aranguren mutilbasket taldea da liderra (12+6) eta Altsasu CBASK 6.a da (7+1). Larunbatean Altsasuk Berriozar izanen du arerio (Zelandin, 16:00etan). Gizonezkoen kadeteen lehen mailan CBASK taldeari 65-67 irabazi zion Larraona A-k. San Cernin da liderra (10+5) eta CBASK 9.a da (5-5). Asteburuan San Cerninen kontra jokatuko du Altsasuk (12:10ean).