Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrian IV. Ocean Lava Lanzarote Triathlon proba jokatu zen Lanzaroten. Laugarren Distantzia izeneko proban 200 triatleta baino gehiago aritu ziren (950 m igerian, 45 km bizikletan eta 10 km korrikan). Bob Hallerrek irabazi zuen eta bigarren postuan sailkatu zen Sakana Triatloi Taldeko Felix Benjumea altsasuarra.